XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Yu jagi eta pausu banaka batzuetan lagundu eutsan.
- Gelditu hemen eta jarraitu zakidaz begiradeagaz
Ez zaitez sartu harik eta horma haren ostean ezkutatu arte.
Halan egin eban eta horma ostean ezkutetan ikusi eban.
Atzera ere lotara joiala girristu atsekabezko bat entzun eban.
Ezker-eskuma begiratu baina bere azterrenik ez egoan.
Azkenean abotsa teilatutik etorrela asmatu eban.
Begiak jaso zituan: ikubila baizen haundia zan marasma batek atxiturik eukan xomorro bat, etsi-etsian hego astinka.
Yu-k amarauna urratu eta xomorroa hartu eban, katigu euken lokarrietik askatuz.
Kurumino berde bat zan eta hari-harietan egoan.
Eskuan hartu, etxera sartu eta mahai ganean kokatu eban.
Xomorroa geldi geratu zan zati baten, harik eta azkenean zuzpertu eta ikara egiten hasi arte.
Nekezka baten tintontziaren hutsuneraino igon, tintaztatu eta mahai ganean tatarrez ESKERRAK izkiribatu eban.
Gero hegoak astindu eta hegadan joan zan leihozuloan zehar.
Harrezkero eskolatuak ez eban gehiagoren gehiago neskatilea ikusi